Valdeolmillos eta Arzallus, aurkezpenean. (Argazkia: GBC)
Sergio Valdeolmillos da GBCko entrenatzaile berria, eta Illunbeko prentsa aretoan aurkeztu du Nekane Arzallus presidenteak. “Ilusioarekin, gosez eta gogo handiarekin dator. Espero dugu bere eskutik zaleak ilusioz betetzen jarraitzea”, aipatu du Arzallusek. Eskerrak eman ondoren, hala adierazi du entrenatzaile berriak: “Ez dut zalantzarik izan, oso pozik nago hemen egoteaz, lanerako leku bikaina da”.
Aurreko denboraldian entrenatzaile laguntzailea izan zen Valdeolmillos. “Gaur egun oso zaila da ACBko entrenatzaile izatera iristea. Espero dut klubak aurreko denboraldian hasirako proiektuari jarraipena ematea, talde lehiakor batekin”.
Maiatza bukaeran jakinarazi zuen Porfi Fisacek GBCn ez jarraitzea erabaki zuela.