Uztailaren 10ean hasiko da Antiguako Pilota Txapelketa
Antiguako Pilota Txapelketa uztailaren 10ean hasiko da eta abuztuaren 26an izango dira finalak. 1943an ipini zuten abian lehia, eta antolatzaileek azaldu dutenez, 4.200 pilotari inguru aritu dira lehian orain arte. Aurtengoa 70. ekitaldia izango da, eta parte hartuko dute 32 pilotari gizonek, eta 8 emakumek; donostiarra bat izango da: Groseko Iñigo Bikuña.
Hiru dira aurtengo txapelketaren ezaugarriak, Jesus Mari Rubio Antiguako Pilotazaleok Elkarteko presidentearentzat: “Oreka egokiko txapelketa izango da; neurri egokian nahasi baitira helduak eta hasiberriak. Taxutu diren bikoteak ere oso parekatuak daude. Eta azkenik, ikusi ahal izango den jokoa goi mailakoa izatea espero dugu”. Horrela, gaur egungo pilotari afizionaturik onenak aukeratzen saiatu direla diote. Horietako batzuk, Asegarce eta Aspeko pilotari profesionalekin ari dira entrenatzen.
Iaz jokatu zuten emakumeen lehen txapelketa, eta oso esperientzia interesgarria izan zela diote; beraz, bigarrena egitea erabaki dute, baina binanakoa izango da. Iaz aritutako lau pilotariak ariko dira, baita berriak ere. Mixtoa esaten zaion pilotarekin jokatuko dute.
ANTIGUAKO PILOTA TXAPELKETA 2018
GIZONAK
- NAGUSIAK
- PROMESAK