Merkataritza gunea ezarri nahi duten inguru naturala. (Argazkia: Belartza 2 Gelditu)
Eusko Legebiltzarrak zehaztu berri du, ekainaren 14an, aurrerantzean udalek ez lituzketela moldatu beharko Plan Orokorrak edo lurrak birkalifikatu, merkataritza gune handien eraikuntzak gutxitzeko. Donostiako Udalak, ordea, Plan Orokorra moldatuko duela jakinarazi du, Belartza Goikoako lurretan industriagune bat eraikitzeko asmoarekin jarraituz.
“Donostiako Udalak Barakaldoko megaparkearen kopia bat egin nahi du Belartza Goikoan. Multinazional handiekin”, diote haserre Belartza 2 Gelditu plataformako kideek. Plataformakoek salatu dute maiz inguru horretako Mercadona sortzeko irregulartasun handiak egon direla, eta diote promotore pribatu berak direla oraingo proiektua aurrera atera nahi dutenak. “Legebiltzarrak ezarritakoari kasu eginez, bertan behera utzi beharko luke udalak Belartza 2rako duen proiektua. Ingurune guztiz natural batean, EAJk eta PSOEk bideratutako udal gobernuak eraiki nahi du 24 estadioren tamainako merkataritza gune bat”.
Lotutako albisteak: