(Argazkia: Paul / Bera Bera Boleibola)
Zurriola izango da Gipuzkoako Hondartza Boleibol Openaren lekuko, asteburuan. Bera Berako Boleibol atalak eta Gipuzkoako Boleibol Federazioak antolatu dituzte asteburuko lehiak, elkarlanean. Bi egunetan 10:00etan hasiko dituzte partidak, eta izen emateak egiteko
voleyplaya@berabera.eus posta elektronikora idatzi behar da.
Larunbatean federatuen eta haurren txanda izango da. Federatuen lehia 2x2koa izango da, emakume eta gizonetan, larunbatean. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu, eta diru sariak egongo dira lehenengo hiru bikoteentzat. Haurrek 4x4ko partidak jokatzeko aukera izango dute, 2004an edo lehenago jaio badira. Izen ematea doakoa izango da.
Igandeko lehiak 2x2koak izango dira, eta txapelketa irekia izango da gizon eta emakumeentzat. Bikote bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu, eta sariak eta opariak egongo dira partaideentat.
Informazio gehiagorako dei daiteke 647 288 587 telefono zenbakira, de 18:00etatik 21:00etara.