(Argazkia: Donosti Berri)
Garaipena gertu izan du Donosti Berrik gazte mailako Gipuzkoako Itzulian. Lehenengo etapan Aitor Larrañaga hirugarren sailkatu zen, eta bigarrenean Iñigo Zapirain bigarren izan zen, mendiko saria irabaztearekin batera. Hirugarren eta azken etapan, ordea, Donosti Berrikoak sailkapena iraultzen ahalegindu ziren, baina ez zuten helburua bete.
Txirrindularitza eskolaren balorazioa: “Talde itxura lehiakorra eman du taldeak hiru egunetan zehar, aipamen berezia merezi dutelarik bigarren eta azken etapak. Azken honetan hain zuzen ere, itzulia irabaztera atera ginen, zailtasunak zailtasun, taldearen indarrean oinarrituta. Ez zen nahi bezela atera azkenean saiakera, baina dudarik gabe bizitako esperientzia eta ikasgaia denek daramate motxilan”.
Sailkapen nagusian Larrañagak 17. bukatu zuen, Zapirainek 24., Ibai Rodriguezek 25. eta Telmo Semperenak 55. Taldeka, berriz, laugarren postuan geratu zen Donosti Berri.