(Irudia: ZuZeu)
Hiru urte beteko ditu Mozal Legeak igande honetan, uztailaren 1ean. Hori dela eta, legearen indargabetzea eskatzeko protesta ibiltaria antolatu du Eleak-Libre Mugimenduak larunbaterako.
Orain posible da lelopean mobilizazio ibiltaria egingo dute 19:00etan, Bulebarretik hasi eta udaletxeari bira emanez.
Herritarrei mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu diete antolatzaileek.