Urumeako Igerialdia antolatu dute uztailaren 7rako
Kairoscore elkarteak. Uztailaren 7an izango da proba, 11:00etan hasiko da, eta partaideek 2.100 metro egin beharko dituzte, zirkuitu zirkularrean. Bosgarren zubitik aterako dira (Jose Antonio Agirre) eta hirugarren zubiraino joango dira (Maria Kristina), eta berriz ere irteera puntura bueltatuko dira. Izen ematea egin daiteke jada, Kirolprobak.com webgunean.
11:00etan, lau talde aterako dira, 5 minutuko tartearekin. Laugarren taldea neoprenozko igerilarientzat izango da soilik, eta ez dituzte kontuan hartuko sailkapen orokorrean, Ur irekietako Gipuzkoako Ligako arauadia jarraituz.
Elkartasuna
Elkartasun keinua egingo du aurtengo igerialdiak, Salvamento Maritimo Humanitario-rekin. Partaideen izen ematearen 3 euro zuzenduko dituzte Siriako gerraren ondorioak sufritzen dituzten milaka pertsonentzat. Horrela, probaren ostean, gairaikurrekin batera, Salvamento Maritimo Humanitariori emango diote txekea, bildutako diru kopuruarekin.
Urumeako Igerialdia antolatu du