'Ez dok hiru' antzezlana egingo dute Victoria Eugenia antzokian
webgunean eros daitezke.
Abuztuaren 8, 9, 10 eta 11ean Ez dok Hiru Akustikoa antzerki obra egingo dute Tartean Teatroa antzerki taldekoek. Victoria Eugenia antzokiko club aretoan izango da eta gaueko 22.30ean izango dira antzezpenak. Larunbatekoa, aldiz, 23.30ean izango da, Aste Nagusiko suekin bat ez egitearren.
Ez Dok Hiru: Euskal Musikaren benetako istorioa antzezlanarekin biran dabiltza Tartean Teatroa taldekoak eta lana ahalik eta espazioa gehienetara zabaltzeko asmoz, antzezlanaren bertsio akustikoa atondu dute, formato txikira egokituta. Azken hau, Ez Dok Hiru Akustikoa hain zuzen ere, izango da Victoria Eugenia clubean erakutsiko dutena.
Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek, Adrian Garcia de los Ojos piano jotzailearen laguntza izango dute oholtza gainean, Euskal kantutegiari errepaso ironikoa eta absurdoa egiteko. Antzerki taldekoen arabera, bertsio akustikoak ez du besteak duen hornidura musikala, baina antzezlanaren ezaugarri nagusiak gordetzen ditu: umorea eta euskal musikari egiten zaion omenaldi hunkigarria. Jokin Oregi da antzezlanaren zuzendaria.
Sarrerak Victoria Eugenia antzokiko