'Herriaren memoria' egitasmoko kirol txapelketako finalak egingo dituzte bihar
Antxon Tolosaren memorian antolatutako kirol txapelketa ekainaren 25ean hasi zen eta bihar amaituko da, uztailaren 8an, alegia. Bihar izango dira kirol guztietako finalak, eta honakoa izango da ordutegia:
- 10:00: Haurren areto-futbola eta pilotako finalak, Trinitate plazan.
- 16:00: Mus txapelketako finala, Herria tabernan eta helduen areto-futboleko finala, Trinitate plazan.
- Final guztiak amaitzean: sari-banaketa.


