'Nagore' dokumentala proiektatuko dute Tabakaleran
honako helbidean sartu eta Nag43985746 pasahitza txertatu behar da.
Nagore Laffage gaztea Diego Yllanes-ek bortxatu eta erail zuen 2008ko uztailaren 6tik 7ra bitarteko gauean Iruñeako San Ferminetan. Gaur, erailketaren hamargarren urteurrenean, Helena Taberna zuzendari nafarraren Nagore dokumentala proiektatuko dute Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan, 19:00etan. Hemen Elkarteak antolatu du jarduera, eta proiekzioaren ondoren dokumentalaren inguruko solasaldia egingo dute.
Hamar urte bete dira Yllanesek San Fermin jaietan Nagore Laffage irundarra bortxatu eta erail zuenetik. Arrazoi horregatik eta indarkeria matxistaren inguruko eztabaida soziala sustatzeko helburuarekin, Helena Taberna zuzendariak “Nagore” filmaren emanaldi eskubideak debalde eskainiko ditu San Fermin jaiek iraun bitartean. Dokumentala ikusi ahal izateko