Zorroagako Gaueko Aterpea. (Argazkia: Donostiako Udala)
Tokiko Gobernu Batzordeak gaur esleituko du Gaueko Aterpearen zerbitzua emateko kontratua. Gaueko harrera zerbitzurako kontratua Arrats Elkarteari esleitu dio, eta kontratu berria urriaren 1ean hasiko da. Bi urteko egikaritzako epea izango du, eta gehienez bi urtez luzatu ahalko da.
Zerbitzu honen helburua, etxerik ez duten pertsonei babesa ematea da eta Aterpea egunero irekitzen da gaueko 20:00etatik goizeko 09:00etara (abuztuan izan ezik). Aitziber San Roman, Gizarte Ekintzako zinegotziak zerbitzuaren garrantzia azpimarratu du: “Donostiako Udalak bazterketa egoera larrian dauden pertsonentzako daukan zerbitzu garrantzitsuenetako bat da Gaueko Aterpearena”. Gizarte Ekintzako zinegotziak azaldu duenez,
2017. urtean 143 pertsona pasa ziren Gaueko Aterpetik lo egitera, 116 gizonezkoak eta 27 emakumezkoak.
Kontratazio berrian Gaueko Aterpeari esleituko zaion zenbatekoa 452.900€-koa da eta San Romanek adierazi duenez, “duela bi urte baino ia 100.000€ gehiago erabiliko dira zerbitzu hau emateko, zerbitzua hobetzeko, pertsona espezializatu gehiagoren kontratua egingo delako”.