Igeldo: Urtaroen joan-etorriarekin ospatzen dira
Ohitura dute Igeldon jaiak ospatzeko. Urtaro bakoitzeko bat ez duten arren, udako eta udazkeneko festak ondo baino hobeto bizitzen dituzte. San Isidro jaia maiatzean, San Pedro festak ekainean, eta Udazken jaia urrian.
Herritarrak baserrietan bizi ziren garaitik antolatzen dira tradizioari loturiko festak. San Isidro eguneko jaia maiatzaren 15aren inguruko asteburuan ospatu ohi dute Igeldon. Baserritarrak omentzeaz gain, herriko haur, gazte, heldu zein zaharrentzako hainbat kultur jarduera egiten dituzte.
San Pedro jaiak modu berezia- goan bizi dituzte Igeldon. Ekaineko azken asteburuan ospatu ohi dituzte, San Pedro eguna ekainaren 29a izan arren. Uztailaren 2ra arte luzatzen dituzte festak, Santa Ixabel egunera bitarte. Askotariko jarduera herrikoiak izaten dira Igeldoko plazan eta inguruetan. Idi-dema, zaldi-dema, herri kirolak, pilota partidak eta bertso saioak izan ohi dira egitarauan hasierako garaietatik falta ez direnak. Azken urteetan ere kros herrikoia antolatzen dute, Antiguatik Mendizorrotzera igotzen dena.
Udazkenari ongietorria egiteko urriko hirugarren astean Udazken jaia egiten dute Igeldon. Bertako eta inguruetako baserriko produktuen azoka guztiz errotua dute elkartzen hasi zirenetik. Herri bazkaria ere ohiko bihurtu da urte hauetan guztietan, non Igeldoko aitona-amonak omentzen dituzten. Erromeriak biribiltzen du festa.

