16 lursail jarriko dituzte salgai Atotxa Errekan
udalaren webgunean dago eskuragarri. Bestalde, interesatuek haien eskaintzak aurkeztu ahal izango dituzte Ijentea kaleko udaleko kontratazio bulegoetan. Eskaintzak aurkezteko epea irailaren 14an amaitzen da.
Donostiako Udalak orotara 30.000 metro karratuko azalera hartzen duten 16 lursail jarriko ditu salgai Atotxa Errekan. Operazio horren bitartez, bederatzi milioi euro eskuratzea aurreikusten dute. Udalak azaldu duenez, 115 eta 125 metro karratu bitarteko 96 etxebizitza –bakoitza bere garaje, trasteleku eta jardinarekin– egin ahal izango dira lursail horietan. Etxebizitza horietako bakoitzak 95.000 euroko kostua izango du.
Jaime Dominguez-Macaya Ogasun eta Finantza zinegotziak azaldu duenez, lursail horiek konkurtso publiko bidez salduko dira. Haren arabera, konkurtsoetan parte hartzeko baldintzak “malguak eta betetzeko errazak” izango dira.
Lursail horiek erosteko interesa dutenek, eskaintza ekonomikoa egin beharko dute, balorazioaren %90a izango dena. Beste %10a, nahi izanez gero aurkeztu dezaketen ingurumen memoriak hartuko du. Memoria horretan, lursailetan hartuko lituzketen ingurumen neurriak azaldu beharko dituzte interesatuek.
Konkurtsoan parte hartzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa udaletxeko bulegoan eta