Euskaraldiaren kamisetak eta poltsak jarri dituzte salgai Bagera Elkartean
Euskaraldiaren kamisetak eta poltsak jarri dituzte salgai Bagera Elkartean, kanpaina babestu nahi dutenek erosi ahal izateko. Azaroaren 23tik abenduaren 4ra egingo dute Euskaraldia, 11 egun euskaraz ariketa soziala Euskal Herrian.
Zurekin egiteko prest, Mihi puntan jartzen zaidalako eta Esadazu belarrira mezuak dituzte kamiseta eta poltsek, izan ere, “probokatzaileak” izatea bilatu dutela azaldu du Zuriñe Gonzalez Bagerakideak.
Hona Euskaraldiko produktu guztiak: