Gipuzkoa Elite Women Football txapelketaren aurkezpena, Kontxako pasealekuan. (Argazkia: Gipuzkoa Elite Women Footbal Cup)
Elite Gipuzkoa Women Football Cup aurkeztu dute gaur Donostian, Zubietako instalazioetan egingo den denboraldi-aurreko nazioarteko txapelketa. Torneoa abuztuaren 17tik 19ra egingo dute eta Europako futbolaren talde adierazgarri diren Realak, Atletico Madrilek, Paris Saint Germainek eta Fortuna Hjørringek hartuko dute parte. Reala, aurtengo Erreginaren Koparako sailkatuetako bat da eta Atletico Madril, aldiz, Espainiako ligako txapelduna; gainera, Champions txapelketarako sailkatu da denboraldi honetan. Frantziako koparen garailea da París Saint Germain eta bertan jokatzen du Irene Paredes Realeko jokalari ohiak. Azkenik, Fortuna Hjørring, Danimarkako ligako txapelduna da.
Txapelketaren baitan egingo diren partidez gain, parte hartuko duten jokalari eta profesionalen presentzia aprobetxatzeko, asteburu horretan hainbat entrenamendu antolatu dituzte, ume eta gazteen formakuntza sustatzeko. Entrenamendu saioetan parte hartu nahi dutenek elitecup@piolet.es helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute. Horrez gain, hainbat hitzaldi ere antolatu dituzte.
Realaren lehen taldeak datorren asteartean, uztailaren 24ean hasiko ditu 18-19
denboraldi-aurreko entrenamenduak. Lehena 18:00etan izango da eta ongi-etorri aurkezpen batekin emango zaio hasiera saioari. Denboraldi-aurrekoan, Realak sei lagunarteko partida jokatuko ditu:
- Abuztuak 4: Reala – CA Osasuna. Lekua eta ordutegia zehaztu gabe daude oraindik.
- Abuztuak 10: Girondins – Reala. 18:00. Angelu.
- Abuztak 17-19: Gipuzkoa Elite Women Football Cup. Zubieta.
- Abuztuak 25: EDF Logroño – Reala. Ordutegia zehaztu gabe dago oraindik. Logroño.
- Irailak 2: Athletic – Reala. Euskal Herriko Koparen finala. Lekua eta ordutegia zehaztu gabe daude oraindik.