Jazzaldiaren hainbat kartelen erakusketa egingo dute
Erregina Erregeordea kalea, 2) egongo da ikusgai, abuztuaren 20a arte, 17:00etatik 01:00etara.
Lanzagortak, 1989an diseinatu zuen lehen kartela Donostiako jazz jaialdiarentzat, eta ordutik, 11 urtetako kartelen egilea izan da diseinatzailea. Zehatzago esanda, 1989, 1990, 1999, 2000, 2001, 2002, 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2018 urteetakoak egin ditu. Lanzagorta izan da ere aurtengo Jazzaldiko kartelaren diseinatzailea.
1991. urtean Lanzagorta Estudioa sortu zuen Donostian eta batez ere, artearen eta kulturaren esparruan lan egiten duten bezeroak ditu. Egin dituen lanen artean nabarmentzekoak dira, batetik, Tabakalera edo Bastero Kulturgunea bezalako arte-zentroetako hainbat erakusketatarako —Badu, bada; Atarian…— sortu dituen irudi grafikoak eta, bestetik, hainbat erakunderentzat —Koldo Mitxelena Kulturunea, Musika Hamabostaldia, Kursaal Fundazioa, Donostia Kultura eta Heineken Jazzaldia, beste batzuen artean— diseinatu dituen lanak.
2014an Begiaundi Press proiektua jarri zuen martxan, prentsa tipografikoan inprimatutako edizio mugatuak ekoizteko helburua duen esperimentazio eta ikerketa grafikorako lantegi bat. Musikaria ere bada eta pop donostiarraren barruan, hainbat proiektutan hartu du parte: Orquesta Mondragón eta Puskarrako kide sortzaileetakoa izan zen eta, gaur egun, Amateur taldeko kidea da. Amor a Traición eta La Buena Vidako partaide ere izan da.
Gaur, uztailaren 19an, Jose Luis Lanzagorta diseinatzaileak Jazzaldiarentzat egindako kartelen erakusketa inauguratuko dute 20:00etan, zuzeneko jazz emanaldi batek girotuta. Erakusketa Altxerri tabernan (