June del Campo eta Julen Egiguren, Groseko (Argazkia: Estitxu Zabala)
Groseko Indarra klubeko kideak dira Julen Egiguren (Oiartzun, 1996) eta June del Campo (Gros, 2003). Oso txikitatik dabiltza olatu artean, eta uretan ematen dute eguna udaran. Euren ibilbidearen berri eman digute, eta ostiral honetako astekarian argitaratuko dugu elkarrizketa osoa.
Anaiarekin batera hasi zen Julen, eta June ere ahizparekin batera ibiltzen da maiz, Grosen bertan bizi baitira, Zurriolatik gertu. Surfaren bidez lagun asko egin dituztela diote, eta ahalik eta txapelketa gehien jokatu nahi dituzte, gozatzeko helburuarekin.