(Argazkia: Cristina Enea Fundazioa)
Argazki lehiaketa antolatu du Ulia Interpretazio Zentroak, seigarren urtez, herritarrak Uliara gerturatzeko helburuarekin. Ulia gertutik, oso gertutik, begiratzeko gonbidapena egin nahi diete aurtengo partaideei, mendian topa daitezkeen zati txikienak beha ditzaten: “Uliako paisaiak dira jendea bertaratzeko arrazoi nagusietako bat. Baina oraingoan, begirada horizontean galdu ordez, arreta detaile txikietan jartzera animatu nahi zaituztegu”, diote antolatzaileek.
Erretratatu daitezke harriak, zuhaitzen azalak… gertutik begiratuz, testura, kolore eta miniaturazko paisaia desberdinak topatzea nahi dute.
Foto Ikatzekin batera antolatu dute lehiaketa. Aukeratutako argazkiekin erakusketa bat osatuko dute Ulia Interpretazio Zentroan. Bi sari nagusi eta bi aipamen berezi banatuko dituzte, bat helduen kategorian, eta beste gaztetxoen kategorian (16 urtetik beherakoak). Sari berezia: Oribayrekin Ulia eta bere ingurua uretatik ezagutzeko, itsas Foto Ikatzen eskutik, argazki-dekorazio artikulua. Aipamen berezia: Foto Ikatzen eskutik argazki-dekorazio artikulua eta liburu sorta.
Lehiaketaren oinarriak
- Argazkiak Ulia mendian ateratakoak izan behar dira.
- Argazkien gutxieneko tamaina: 1 MB.
- Partehartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkez ditzake.
- Argazkiak egilearen datuekin batera, 2018ko irailak 24a baino lehen bidali behar dira, posta elektroniko honetara: uliazentroa@donostia.eus.