Jazzaldiko kontzertu batzuk telebistan ikusi ahal izango dira
53. Jazzaldia bukatuta, urtero bezala, Espainiako Telebistako La 2 kateak Trinitate plazako eszenatokian eta Zurriola hondartzakoan egondako kontzertu batzuk emango ditu gaueko ordu altuetan.
Aurtengo Zurriola hondartzako agertokiko kontzertuei dagokienez, Ruben Bladesena, Mikel Erentxunena eta Morgan taldearena emango dituzte; hilaren 13, 14 eta 20an, hurrenez-hurren.
Trinitate plazako kontzertuen artean, ordea, hauek emango dituzte: hilaren 15ean Cécile McLorin Salvantena, Holland/Hussein/Potter Triorena 16an, Salvador Sobralena 21ean, Curtis Stigersena 22an, eta jaialdiko kontzertu onenetako bat izan zena, Chick Corearena, hain zuzen, 23an. Jaialdian gustatutako kontzertuak gogoratzeko edota galdutakoak ikusteko aukera erakargarria da hori.