Maila handiko txirrindulariak izango dira Donostiako Klasikoan
22 taldeek eramango dituzten zazpi txirrindulariak iragarri dituzte. Larunbatean, 11:30ean hasiko da lasterketa Donostiako Hernani kaletik eta, 227,8 kilometro egin ondoren, 17:30ak aldera bukatuko da Bulebarrean.
Lasterketan parte hartuko duten euskaldunetatik honako hauek nabarmentzen dira: Mikel Landa (Movistar), Jonathan Castroviejo (Sky), Pello Bilbao eta Omar Fraile (Astana), Gorka eta Ion Izagirre anaiak (Bahrain Merida), Mikel Nieve (Mitchelton Scott) eta Igor Anton (Dimension Data).
Bestalde, Frantziako Tourretik datozen beste txirrindulari batzuk ere nabarmentzen dira, hala nola, Greg Van Avermaet (BMC), Julian Alaphilippe (Quick-Step), Tony Gallopin (AG2R), Rigoberto Uran (EF Education), Ilnur Zakarin (Katusha), Michael Matthews (Sunweb), Bauke Mollema (Trek) eta Daniel Martin (UAE Team Emirates). Talde bakoitzaren zazpiko osoak ikusteko, kontsultatu Donostiako Klasikoaren webgunea.
IRUTXULOKO HITZAK asteazkenean jakinarazi bezala, lasterketak hainbat trafiko mozketa eta aldaketa eragingo ditu hirian egunean zehar, bereziki erdigunean.
Donostiako Klasikoan parte hartuko duten