Donostiako Klasikoak ibilbidea eta partaidetza aurkeztu ditu

klasikoa-01

Iazko podima, Michael Kwiatowski irabazlea erdian dela. (Argazkia: Inaxio Esnaola)

Abuztuaren 4ean izango da 38. Donostiako Klasikoa, eta antolakuntzak ibilbidearen zein partaidetzaren berri eman du. Guztira 227,8 kilometro izango ditu egun bakarreko probak, eta 22 taldek parte hartuko dute.

Guztira zortzi mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek. Lehen mailako bi (Jaizkibel bi aldiz), bigarren mailako bi (Iturburu eta Murgil) eta hirugarren mailako lau (Meaga, Alkiza eta Arkale bi aldiz). Lasterketa Donostiako Hernani kaletik abiatuko da 11:30ean, eta Bulebarrean bukatuko da 17:30 inguruan. Ibilbidearen profila, albistearen bukaeran topatuko duzue.

Taldeei dagokienez, World Team mailako hemezortzik eta Continental Profesional mailako lauk parte hartuko dute. Hona hemen zerrenda: Movistar, AG2R, Groupama FDJ, Bora, Sunweb, Lotto-Soudal, Quick Step, Lotto NL Jumbo, Sky, Katusha, BMC, EF Education First, Trek, Astana, Bahrain, UAE Team Emirates, Mitchelton Scott, Dimension Data, Cofidis, Caja Rural Seguros RGA, Euskadi Basque Country Murias eta Burgos BH. Talde bakoitzak 7 txirrindulari izango ditu, eta guztira 154 izango dira.

klasikoa_ibilbidea

Murgil tontorrerako iazko igoera.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend