Villa Eugenia bota eta beste hotel bat egin nahi dutela salatu du Irabazik
ondare eraikiaren babeserako. Loic Alejandro Irabaziko zinegotziak dio EAJ eta PSE-EE alderdiek osatutako udal gobernuak ez duela nahikoa egiten: “Deigarria da duela hilabete onartu izana azterketarako eraikinen zerrenda, eta orain gobernuak onartzea Villa Eugenia botatzea. Hori gutxi balitz, bere lekuan beste hotel bat egin nahi dute”.
Alejandroren ustez koherentzia falta du udal gobernuak ondarearen babesari dagokionez. “Irabazik ahal duen guztia egingo du udal gobernuak bere hitza bete dezan eraikinak ez botatzeko”.
Eraikin bereziak bota ez ditzaten udal gobernuak ez duela nahikoa egiten uste du Irabazi Donostiak. “Jakin berri dugu Villa Eugenia bota dutela Jai Alain, Ramon Kortazar arkitektoak diseinatutako eraikina. Eraikuntza hori udalak berak eskatutako inbentario baten barnean zegoen, bere egoera aztertzeko”.
Irabazik gogorarazi du aurreko udalbatzarrean onarpena lortu zuela Irabazik berak aurkeztutako mozioak,