Autobusak, Bulebarreko geltokietan. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
26-Amara-Martutene, 41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Erriberak-Martutene autobus zerbitzuetan hainbat moldaketa egingo dituzte, puntualitatea hobetzeko eta Martutene, Txomin, Loiola eta Erriberetako erabiltzaileentzako zerbitzua hobetzeko bidean.
Honako hauek dira linea horien aldaketak:
- 26-Amara-Martutene: Martuteneranzko norabidean, Antso Jakituna 12, Madril 10 eta Pilareko Ama geltokiak kenduko dituzte, geltoki burua Larrun Mendi izango delarik. Bestalde, erdigunerako bidean Pilareko Ama eta Antso Jakituna 11 geltokiak kenduko dituzte.
- 41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Erriberak-Martutene: Pilareko Ama geltokia kenduko dute, eta Martuteneko Larrun Mendi geltokia izango da geltoki burua.
Bestalde, Pilareko Ama geltokia kenduko dutenez, bertako biribilgune berriaren ondoan –egungo geltokiaren 70 metrora– behin-behineko geltokia jarriko dute, non, autobusek denbora egingo duten.