Aste Nagusian Bagerako behatzaile izateko deialdia egin dute
Bagera Elkarteko euskaltzaleei oso garrantzitsua iruditzen zaie jai giroan ere euskararen erabilera sustatzea. Horregatik, Aste Nagusian antolatzen diren jardueretan hizkuntzaren erabileraren azterketa egingo dute.
Horretarako, herritarren laguntza eskatu du elkarteak, jardueretan behatzaile izateko. Behatzaile izan nahi dutenek, Bagera Elkartearekin harremanetan jarri behar dute, zein jardueretara joango diren jakinaraziz. Ondoren, jarduera horietara joango dira behatzaileak, elkarteak emandako fitxa beteko dute, eta fitxa hori elkarteari emango diote.
Informazio guztia lortzeko, kontsultatu Bagera Elkartearen webgunea.