Hiru jokalariak, Tati Garmendia kirol arduradunarekin. (Argazkia: Bera Bera)
Bera Bera eskubaloi taldeko fitxaketa berriak dira Renata Lais Arruda atezaina, Yunis Camejo pibota, eta Fernanda França da Silva ezker hegala.
Klubarekin ados jarri zen lehenengoa izan zen Renata Arruda brasildarra. Malagako kopa aurretik izan zen, non erabakiorra izan zen Mavi Nuevas Tecnologias taldearen garaipenean. Junior mailako munduko txapelketan jokatu ostean egin du bat taldearekin 19 urteko jokalariak: “Ezin dugu partidarik galdu”, esan du.
Aurkeztu dituzten hiru jokalarietatik Camejo kubatarra izan zen iristen lehena. Erronka moduan ikusten du Bera Beran jokatzea: “Nire burua neurtu nahi dut, nire mugak ikusi. Nire ekarpena egingo dut eta liga irabaztea nator”.
Brasilekin Munduko txapelduna izan da Fernanda da Silva, 28 urtekoa. Oso pozik dagoela dio: “Lehiaketara itzuli naiz ama izan ondoren, urtebete eta zazpi hilabete egin ditut jokatu gabe. Bizpahiru aste beharko ditut sasoian jartzeko”.