San Bartolome elizako hormak botatzea baimenduko du udal gobernuak
Irabazik eta EH Bilduk salatu dute San Bartolome elizako hormak botatzea baimenduko duela bihar EAJk eta PSEk osatzen duten udal gobernuak, bertako hotela eraikitzeko. EH Bilduk adierazi du udal gobernua “beste aldera begira” hiriko ondarea suntsizen ari dela. Irabazik, bere aldetik, udal gobernua hiriko ondare arkitektonikoaren “suntsitzaile nagusia” dela salatu du, “haren defentsan erakusten duten interes eza” ikusita.
Irabazik uste du hotela eraikitzen ari den enpresak hasieratik zuen helburua beteko duela horrela eta, gainera, merke aterako zaiola. Izan ere, duela bi urte ateratako etorkizuneko San Bartolomeren fotomuntaketa gogoratu du Loic Alejandro Irabaziko zinegotziak, haren esanetan, bertan “primeran” ikusten baitzen lanen sustatzailearen asmoa “eliza osoa botatzea” zela. Gainera, 5.000 euro baino ez zaiola kostatuko nabarmendu dute Amaia Martin Irabaziko zinegotziak eta EH Bilduk, baimenik gabe elizako fatxada botatzeagatik jarritako isuna, hain zuzen.
EH Bilduk, gainera, erabaki hori Ondarearen Udal Foroari “txintik ere esan gabe” hartu dutela salatu du. Udal talde guztiak daude foro horretan sartuta, eta baita ondarearen alorrean lan egiten duten elkarteak ere.
Villa Eugeniako eta San Bartolomeko eraisketak uda garain izatea “adierazgarria eta sintomatikoa” dela azpimarratu du Alejandrok, eta udal gobernuak San Bartolomerekin egindako kudeaketa txarra orain ikusiko dela adierazi du Martinek.
Erlazionatutako edukiaVilla Eugenia bota eta beste hotel bat egin nahi dutela salatu du Irabazik