Donostiako Udalak Urgullen jarritako kartela. (Argazkia: Bagera)
Bagera elkarteak Urgullen ikusitakoa salatu du sare sozialen bidez: “ParQUE osoan? defenda ditzagun gure eskubideak!”. Izan ere, Donostiako Udalak kartel bat ipini du, adieraziz txakurrak lotuak eman behar direla parke osoan, baina ez era egokian. Bi hizkuntzetan dago kartela, euskaraz eta gazteleraz, eta izenburuan hala jarri dute: “Parque osoan / En todo el parque”. Noski, euskaraz ‘parke’ hitza ‘k’ hizkiarekin idatzia egon beharko litzateke zuzena izateko.