Padillaren irudia ikus daiteke Dbuseko autobus batzuetan. (Argazkia: Askekintza)
Askekintzak salatu du sare sozialen bidez, Dbus-eko autobusetan agertzea Juan Jose Padilla toreatzailearen irudia. “Dbus autobusetan franquisten irudiak normalizatzen, zezenen hilketarekin batera. Espezismorik ez! Franquismorik ere ez! Zapalkuntzak sutara”, diote animalistek. Aurtengo Aste Nagusian ere zezenketak izango dira Illunben, eta haserre daude Askekintzakoak.
Gogorarazi dute zezenketen aurkako manifestazioa egingo dutela, larunbatean, 18:00etan, Donostia Antitaurina Orain eta Eguzki elkarteekin batera antolatuta. Lelo hau izango du manifestazioak:
Zezenketarik ez, ez Donostian, ez inon!.