Zirkulazio mozketak egongo dira Aste Nagusian
IRUTXULKO HITZAk iragarritako Dbus eta Renferen zerbitzu bereziez gain, Euskotrenek ere zerbitzuak indartuko ditu. Izan ere, gauero trenak egongo dira eta Lasarte-Amara-Hendaia eta Zumaia-Amara zerbitzuak indartu dituzte. Ordutegi osoak lortzeko, kontsultatu Euskotrenen webgunea.
Bestalde, TAO txartela –Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria– duten erabiltzaileek edozein Aparkaleko Mugatuko Gunetan aparkatu ahal izango dute jaietan, eremu horretako ohiko baldintzetan. Hala ere, TAO txarteldunek ezin izango dute doan aparkatu ordainpeko aparkalekuetan.
Hainbat zirkulazio mozketa egingo dituzte Donostian, Erdialdean batez ere, Aste Nagusia dela eta. Izan ere, jaiek irauten duten bitartean –hilaren 11 tik 18ra–, Bulebarra itxita egongo da egunero 18:30etik gaueko 00:00etara.
Garraio publikoarentzat, ordea, 21:30etik 00:00etara itxiko dute Bulebarra, eta ordu tarte horretan Erdialde guztiko zirkulazioa ere moztuko dute. Horrezaz gain, Bulebarreko mozketak arratsaldeko bostetan hasiko dira larunbatean, eta 15:30etan hilaren 14an, Bizikleta Festa dela medio. Horregatik, jaietan zehar ibilgailu pribatua ez hartzeko gomendioa eman du udalak.
Atzo