Hondarribia eta Ondarroa izango dira estropaden agertoki nagusiak
Estropadaz betetako beste asteburu bat dator, eta Donostiako ontziek ez dute hutsik egingo. Estropada eremuak errepikatuko dituzte Emakumeen ETE ligan (Donostiarra) eta Euskotren ligan (Arraun Lagunak), eta gizonen TKE ligan (Donostiarra), egun desberdinetan. Izan ere, Hondarribian eta Ondarroan izango dituzte jardunaldiak, hiru ligetan. KAE-2 ligan ere, Hondarribia bisitatuko dute Donostiarrako gizonen bigarren taldekoek, larunbatean; igandean, berriz, Pasaian ariko dira.
ETE LIGA
- X. Txingudiko Bandera. Larunbatean, 11:30ean, Hondarribian.
- XXXIV. Ondarroako Bandera. Igandean, 12:00etan.
- Ondarroako Bandera – Cikautxo Sari Nagusia. Larunbatean, 18:00etan.
- Mapfre Bandera. Igandean, 11:45ean, Hondarribian.
- XXXIV. Ondarroako Bandera – Cikautxo Sari Nagusia. Larunbatean, 18:15ean.
- Hondarribiko XXXI. Bandera – Mapfre Sari Nagusia. Igandean, 12:00etan.
- XII. Hondarribiako Arrantzaleen Kofradiako Bandera. Larunbatean, 12:00etan.
- XXXIV. Pasaiako Ikurriña. Igandean, 12:00etan.


