
Larunbatean hasiko da Aste Nagusia, eta azken ukituak ematen ari dira Donostiako Piratak, jaiak ospatzeko. Piratek antolatutako jarduera mordoen artean, bigarren eskuko azoka egingo dute asteartean, 11:00etan, La Flamenkan. Eskifaia Kofradiak antolatu du azoka, eta gaur egingo dute azken material bilketa: Portaletan, 17:00etan.
Denetik eraman daiteke: pitxiak, arropa, liburuak, eskulanak, jostailuak… materiala eramaten dutenek, gainera, beherapenak izango dituzte azokan. Aukera dago posta elektroniko bidez edo sare sozialen bidez ere harremanetan jartzeko piratekin, zalantzaren bat izan ezkero:
eskifaiakofradia@gmail.com, @eskifaiakofradia (Instagram), @eskifaia (Twitter).