Zenbaki berezia argitaratuko dugu Aste Nagusian
Aste Nagusiak jai giroa zabalduko du Donostian, abuztuaren 11tik 19ra. IRUTXULOKO HITZAko kazetariak ere jaian murgilduko dira, eta egunero emango dute gertatutakoaren berri Irutxulo.hitza.eus webgunearen bidez, baita sare sozialetan ere: Irutxulokohitza (Facebook), @irutxulokohitza (Instagram) eta @irutxulo (Twitter).
Eguneroko kontaketaz gain, IRUTXULOKO HITZA aldizkariaren zenbaki berezia argitaratuko dugu abuztuaren 17an. Harpidedunek euren etxeetan jasoko dute euren alea, ohiko moduan, eta horretaz gain, banaketa bereziak egingo ditugu kalean. Astekaria 16 orrialdekoa izango da, eta bertan jasoko dugu argazki bilduma zabal bat, Miriam Arrillaga pilotariari egindako elkarrizketa, txarangen inguruko erreportaje bat, piraten Irrikitaldiaren sekretuak, eta askoz gehiago. Adi, beraz, datozen egunetan, gure kazetariei!
Gozatu Aste Nagusiaz!