[Galeria] Goiz ederra pasa dute Urgullen Pirata Bihurriek
Aste Nagusiko bigarren eguna eguzkitsu hasi da, eta Pirata Bihurrien kofradiako kideek ederki aprobetxatu dute goiza Urgullen jolasean. Portaletan bildu dira eguerdian, eta trikitiaren doinuez lagunduta mendian gora egin dute, giro paregabean. Gora iristean ur jolasetan ibili dira pirata bihurrienak, gaupasero bat edo beste goitik behera bustiaz. Bazkalostean, berriz, Txan Magoaren emanaldiaz gozatu ahal izan dute gaztetxoek, erromerian dantzan egin aurretik.
Bertan izan da ere IRUTXULOKO HITZA, goizak utzitako irudiak argazkietan jasotzeko.