'Nola bizi duzu Aste Nagusia?' #2, Itsaso Nabaskues
Itsaso Nabaskues futbolari ohiaren kontu joan da Aste Nagusiko bigarren eguneko bideo selfiea. Atzoko gaua luzatu egin zitzaiola onartu badu ere, Astigarragatik Donostiara bizikletan etortzeko gai izan da, hondartzaz eta kaleko musikaz gozatzeko asmoz. Parrandarako sasoi ona, dudarik gabe.
Loiolako Ander Edok atzo egindako bideoari hartu dio erreleboa Nabaskuesek. Bihar, berriz, Izarne Zelaia bertsolariak kontatuko digu zein den bere eguneko plana.
Erlazionatutako edukia'Nola bizi duzu Aste Nagusia?' #1, Ander Edo