Ondarreta hondartzako zine emanaldi bat. (Argazkia: Donostia Kultura)
Aste Nagusiaren baitan, Ondarreta hondartzan pelikula sorta bat emateko programa prestatu du Donostiako Kulturak. Hainbat neurri jarri dituzte kultura ekintza horien irisgarritasuna eta izaera inklusiboa bermatzeko.
Alde batetik, lehen lerroa emanaldiaz gozatu nahi duten ikusmen urriko pertsonei gordeko zaie. Bestetik, mugikortasun urriko pertsonentzako espazioak egokituko dituzte eta emanaldi guztietan, “begizta magnetiko” deitutako sistema egongo da entzumen urriko pertsonentzat. Gailu horiek audio seinale bat transmititzen dute audiofono batera (aparatuan, “T” edo “MT” posizioa konektatuz), inguruneko zaratak eragindako trabak ekidinez; era horretan, eraginkorki hobetzen da komunikazioa. Gainera, pelikula guztiak euskaraz zein gaztelaniaz azpititulatuta egongo dira.
PROGRAMA:
- Asteartea, abuztuak 14: “Cantando Bajo la LLuvia” (1952).
- Zuzendaria: Stanley Donen-Gene Kelly.
- Iraupena: 102 minutu.
- Hizkuntza: Gaztelania eta gaztelaniazko azpitituluak.
- Asteazkena, abuztuak 15: “Nola?” (2015).
- Zuzendaria: Fermin Muguruza
- Iraupena: 65 minutu.
- Hizkuntza: Ingelesa eta euskarazko azpitituluak.
- Osteguna, abuztuak 16: “Hair Spray” (2007).
- Zuzendaria: Adam Shankman.
- Iraupena: 107 minutu.
- Hizkuntza: Gaztelania eta gaztelaniazko azpitituluak.
- Osteguna, abuztuak 17: “La La Land” (2016).
- Zuzendaria: Damien Chazelle.
- Iraupena: 127 minutu.
- Hizkuntza: Gaztelania eta euskarazko azpitituluak.