[Irudiak] Arratsalde ederra pasa dute piratek Flamenkan eta Parte Zaharrean

eskandalizatu

‘Eskandalizatu’ kalejira egin dute. (Argazkia: Beñat Parra)

Giro ona izan da arratsaldeko protagonista bai Flamenkan eta baita Parte Zaharrean ere. Kalepoza kofradiaren jaialdiak euskal dantza eta txakolina eraman ditu Flamenkara, eta hori bukatu bezain laster, Parte Zaharretik kalejira egin dute Eskandalosa kofradiakoek. Hamarnaka lagun abiatu dira Flamenkatik Parte Zaharrerantz, Joselontxos txarangaren erritmoan dantzatuz. Gauerako berotu dute bertan bildutako piratek, eta kofradien arteko ohiko giro ona izan da nagusi. Zuloaga plazara iritsi direnean, armiarmaren jokora ere jolastu dute. Hona Eskandalizatu kalejiran grabatutako irudi batzuk: Eta hona hemen bertan egindako hainbat irudi:
HITZAkide HITZAkide