Beste bi atxiloketa egin dira, bi emakumeri ukituak eta abusuak egiteagatik
gizon batek ipurmasailean ukituak egin zizkiolako. Asteburu berean, gizon bat atxilotu zuten, emakumeek pixa egiteko erabili ohi duten kaleko toki batean kamerak jartzeagatik eta gainera, igande gauean indarkeria matxistarekin lotutako beste gertakari bat jazo zen Parte Zaharrean: Urnietako gizonezko bat, emakume batekin hizketan ari zen taberna baten kanpoaldean, eta ustez emakumearen bikote ohia zen gizon batek jipoitu egin zuen. Kolpearen ondorioz, biktima koma egoeran dago, Donostiako ospitalean. Abuztuaren 15eko gauean, bi gizon atxilotu zituzten, emakume bati eraso egin eta telefonoa lapurtzeagatik. Bestalde, abuztuaren 16ko gauean, adin txikiko neska batek bortxaketa bat salatu zuen.
Udaltzaingoak eta Ertzaintzak aditzera eman dutenaren arabera, gaur gauean beste bi atxiloketa egin dira, bi emakumeri ukituak eta abusuak direla eta.
Udaltzaingoan salaketa jarri duen emakumea adin txikikoa da, eta salatutakoaren arabera, lagun batekin Kursaaleko disko festan zegoela, gazte batek besotik heldu eta hondartzara eramaten saiatu zen, ahoan musukatzen saiatzen zen bitartean. Emakumeak ihes egitea lortu zuen eta bertan zeuden bi Udaltzainengana jo zuen. Udaltzainek, gaztea identifikatu eta atxilotu egin zuten. Ertzaintza, gazte bera ikertzen ari dela jakinarazi dute, atzo Etzainetxean jasotako beste sexu-eraso bat dela eta.
Donostiako Udaleko bozeramaileen batzordeak presako bilera egin du gaur eguerdian, eta gogor salatu dituzte jakin berri diren erasoak. Gaur arratsaldean egingo diren jai ekitaldi guztietan minutu bateko isilunea egitea erabaki dute eta gaur gaueko disko festa bertan behera uztea adostu dute baita ere.
Donostiako mugimendu feministak, aldiz, aipatutako bi erasoez gain, beste bortxaketa saiakera baten berri izan dutela jakinarazi du sare sozialetan. Azken erasoak salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaurko, 20:00tan Bulebarrean.
Azken hiru eraso hauek, Aste Nagusian zehar salatutako beste bost erasoei gehitu behar zaizkie. Aste Nagusiko lehen asteburuan, emakume batek salaketa egin zuen, larunbatetik iganderako gauean,