'Nola bizi duzu Aste Nagusia?' #8 Aiert Ordoñez
Aiert Ordoñez, Kantauri kofradiako kideak, Aste Nagusia nola pasa duen azaldu digu Emausetik. Oso Aste Nagusi “intentsoa” izan dela azaldu digu eta lan asko egin duen arren, parrandan ere ibili dela aitortu du. Aste Nagusian zehar gertatutako eraso sexistak gaitzetsi ditu Ordoñezek, gure gizartearen “lakra” bihurtu direlako. Egoerari buelta ematea pertsona guztien ardura dela aitortu du, eta bereziki, gizonezkoek duten botereari uko egin behar diotela aitortu du. Abordatzean eta Sardiñerraian “topera” ibili zela azaldu digu, eta Kantauri kofradiak egindako Bazkauria nabarmendu du. Larunbata izanik, nekatuta dagoela aitortu du Ordoñezek, baina “azken traka” den Irrikitaldirako pozik agertu da. Emausetik bidali digu bideoa, Piraten azken ekitaldirako “atrezzoa” bilatzen duen bitartean.