Xibaro eguna ospatu dute La Flamenkan
Xibaro kofradiakoek Xibaro eguna ospatu dute gaur, abuztuaren 18an, La Flamenka gunean. 12:00etan “txabolo” muntaketa egin dute, espetxe bateko ziega irudikatuz. Ondoren, herri bazkaria egin dute, eta bertan, kofradia guztietako piratak bildu dira. Bazkalostean, presoek egindako eskulanen bingoa egin dute eta aurten askatu dituzten presoei ongi etorria egin diete. Ondoren, Deiedra taldearekin, folk irlandarreko kontzertuaz gozatzeko aukera izan dute.
Hona hemen bazkariko hainbat argazki: