Adin txikikoen zentroetan sartu dituzte ostiraleko bortxaketaren harira atxilotutako bi mutilak
adin txikiko neska batek salatu zuen bortxaketaren harira atxilotutako bi mutilak adin txikikoen zentrotan sartu dituztela jakinarazi du udalak; bat Zumarragako adin txikikoen zentroan eta bestea Arabako adin txikikoen zentroan.
Gertakariak Gros auzoan jazo ziren, Zurriolako hondartzan, hain zuzen. Hasiera batean, Udaltzaingoak hiru mutil gazte atxilotu zituen, baina ikerketak aurrera egin ahala, horietako bat aske utzi zuten. Kasua Adin Txikikoen Fiskaltzaren esku gelditu zen ostiralean, eta atzo, atxilotutako gaztak egun osoan deklaratzen egon ostean, adin txikikoen epaileak, gazteak zentroetan sartzeko erabakia hartu zuen. Mutiletako bati, bortxaketaren ardura egotzi diote eta bigarrenari, indarkeria erabilita lapurreta leporatu diote; ikertzen ari dira bigarrengoak sexu erasoan izan duen ustezko parte hartzea.
Atzo salatutako hiru eraso sexisten aurkako mespretxua adierazi zuen berriro ere Donostiako mugimendu feministak, Aste Nagusian arrazoi beragatik egindako hirugarren protestan. Gauean, aldiz, Donostiako Piratetako kofradia guztietako emakumeek, Zirgari lan taldeak deituta, Aste Nagusian gertatutako eraso sexistak gaitzesteko eta autodefentsa feminista aldarrikatzeko ekintza bat egin zuten La Flamenkako oholtzan.
Donostiako Udalak, egitarau ofizialeko jardueren aurretik isilune minutu bat egiteko deialdia egin zuen eta Kursaaleko disko festa bertan behera utzi zuen.
Ostiralean