Argazkia: Reala
Realak gaur goizean jakinarazi duenaren arabera,
Alberto de la Bella atzelariak talde donostiarra utziko du hasi berri den denboraldi honetan Las Palmasen kamiseta janzteko. Realan
zortzi denboraldiz jokatu ostean, 32 urteko jokalari katalanak epe berri bati ekingo dio Kanarietan, Espainiako bigarren mailan.
Taldeak lehenengo mailarako igoera lortu zuen denboraldian iritsi zen De la Bella Realera, 2009/10 denboraldian, eta geroztik
218 partida jokatu ditu kamiseta txuri-urdinarekin, guztira
zortzi gol eginez.