Harrera Sareak aurreko astean egindako bilera irekia. (Argazkia: Hiritarren Harrera Sarea)
Hiritarren Harrera Sareak bilera irekia egingo du gaur arratsaldean, Tabakaleran, Donostiara iristen diren errefuxiatuei laguntza eskaintzeko prest dauden herritarrak bildu eta sarearen egungo beharrak zeintzuk diren azaltzeko asmoz.
Bilera elkartasun egitasmoan parte hartu nahi duen edonori dago irekia, eta migratzaileek jasaten dituzten arazoei aurre egiten laguntzeko bakoitzak zer egin dezakeen zehaztuko dute bertan.
Aurreko astean beste bilera ireki bat egin zuten ere, hirian dauden errefuxiatuen egoera zein den azaldu eta harrera sarea aurkezteko helburuarekin. Gaurkoan,
Tabakalerako bosgarren solairuan bilduko dira,
18:00etan.