Topoaren igarobidearen aurka egindako protesta bat, Kontxako pasealekuan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Satorralaia bizilagunen mugimenduak topoaren igarobidearen aurkako martxa egingo du bihar, abuztuaren 28an, hain zuzen. Goizeko 10:30ean elkartuko dira Kontxako erlojuetan eta Miramarrera abiatuko dira, Eusko Jaurlaritzaren Miramarreko gobernu kontseiluaren aurrean protesta egiteko.
“Euskal gobernuari, Donostiako hirian zeharo behargabekoa eta kaltegarria den obra horrek herritarren artean eragiten duen arbuioa adierazteko” martxa izango da eta “Metroa gelditu! La pasante es un derroche” lemapean egingo dute.
Jaurlaritzari gai honekiko duen erantzukizuna eskatu eta topoaren igarobidea inposatu izana leporatuko diote. Era berean, “gizarte eztabaidari eta herritarren parte hartzeari bidek irekitzeko” Satorralaiak egindako eskaera guztiak erdeinatu dituztela salatuko dute.