Amara Berriko ikastaroak aurkeztu ditu auzo elkarteak
Datorren astelehenetik aurrera, hilak 3, izena eman ahal izango da Amara Berri Auzo Elkartearen ikastaroetan. Eskaintza zabala prestatu dute ikasturte berrirako: askotariko 17 ikastaro. Esaterako, dantza mota desberdinak ikasteko aukera eskainiko dute: euskal dantzak, Sevillanak, Kubako dantzak eta Ekialdekoak. Irailaren 27ra arte egongo da izena emateko aukera, auzo elkartearen egoitzan. Hona hemen jarraian ikastaroen zerrenda.