Sandro Ramirezek Realean utzita jokatuko du
Realak eta Evertonek akordioa sinatu dute Sandro Ramirez aurrelariak talde donostiarran urtebetez utzita joka dezan. 23 urteko jokalari kanariarra Realaren udako azken errefortzua izango da, Mikel Merino eta Theo Hernandezen iritsieraren ostean.
Bartzelonaren harrobiko aurrelariak Malagan jokatu zuen, Evertonengatik fitxatua izan aurretik. Talde ingelesak Sevillari utzi zion iaz, denboraldi bakarrerako, orain Realarekin egin duen bezala.