Ezkerretik eskuinera, Tere Verdes, Delia Lauroba, Bittori Etxeberria eta Itziar Mujika, elkartasun sarearen sortzaile eta kolaboratzaileak. (Argazkia: Sabino Arana Fundazioa)
Irailaren 6tik 26ra,
Alava Sarea. Emakume ikusezinak, elkartasuna eta espioitza (1936-1947) izeneko erakusketa ibiltaria izango da ikusgai Aiete Kultur Etxean. Josu Chueca historialari eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da komisarioa, eta erakusketa, Luis Alava Sauturen fusilamenduaren 75. urteurrenaren harira antolatu diren egitasmoetako bat da.
Erakusketaren helburu nagusiak Sareko kideek egin zituzten ekintzak argitara atera eta “emakumeek, anonimotasunetik, Erresistentziako subjektu aktibo gisa faxismoaren aurka egin zuten lan eskerga azpimarratzea” dira. Hamar panelez osatuta dago erakusketa, eta horietan, Sareko emakumeek egindako ekintzak azaltzen dira. Gainera, hamar beira arasatan, argazkiak, objektuak, dokumentuak, planoak eta sare-kideek kartzelan idatzitako egunkariak aurki daitezke. Azkenik, Baleukok produzitutatako
Alava Sarea, emakume ikusezinen sarea dokumentala ikus daiteke erakustaretoan.
Alava Sarea, 36ko gerran eta Francoren diktaduraren hastapeneko urteetan, 1936tik 1940ra, elkartasunezko ekintzak egiteaz arduratu zen, preso, erbesteratu eta hauen familien alde. Luis Alava Sarearen buruzagi nagusia izan zen eta horregatik hartu zuen haren deitura elkartasun taldea antifrankistak. Berrogeita hamar kide inguru izan zituen jardunean, baina antolatzaileek azaldu dutenez, lau emakume izan ziren Sarea eratu zutenak: Itziar Mugika, Delia Lauroba, Bittori Etxeberria eta Tere Verdes.
Erakusketaren ordutegia
Irailak 4 – 6: 10:00 – 14:00
Irailaren 7tik aurrera:
- Asteartetik ostiralera: 16:30 – 20:30
- Larunbatetan: 10:00 -14:00, 16:30 – 20:00
- Igandetan: 10:00-14:00