2017ko Intxaurrondo Zaharreko jaietako tortilla txapelketako epaileak. (Argazkia: Intxaurrondo Zaharreko Jai Batzordea)
Bihar, irailaren 13an, hasiko dira Intxaurrondo Zaharreko jaiak eta igandean, irailaren 16an bukatuko dira. Egitarau oparoa antolatu dute aurten ere eta jaiei hasiera emateko ohiko ekitaldia egingo dute bihar, alkatearen izendatzearekin, urteko intxaurrondotar sariarekin eta txupinazoarekin. Aurretik, 17:00etan, alkatetzarako hauteskundeak egingo dituzte, Erdikoa Tabernan. Gauean, sardina jana eta bertso poteoa egingo dituzte, Ane Labaka eta Unai Gaztelumendi bertsolariekin.
INTXAURRONDO ZAHARREKO JAIEN EGITARAUA:
Irailak 3-14:
- 20:00: XXX. Pala Txapelketa parkeko frontoi estalian.
Irailak 12-16:
- Auzotarren artelan erakusketa Aiton-Amonen etxean.
Irailak 13, osteguna:
- 17:00-20:00: Alkatetzarako Hauteskundeak. Bozkatu Erdikoa Tabernan.
- 19:00: Pintxo-Poteoa auzoko tabernetan zehar.
- 20:00: Jaien Hasiera Ekitaldia.
- Bozketaren zenbaketa, eta Alkate berriaren izendapena.
- Urteko Intxaurrondotarrari saria.
- Txupinazoa.
- Festara (abesbatza).
- 20:30: Sardinada.
- 21:30: Bertso poteoa: Ane Labaka eta Beñat Gaztelumendi.
Irailak 14, ostirala. Santa Krutz Eguna:
- 11:30: Meza Parrokian.
- 14:00: 80 urtekoen omenezko Bazkaria.
- 17:00: Pala Txapelketako finalak.
- 17:00: Haurrentzako ikuskizuna: Zirkozaurre taldea “Vademekun” antzelanarekin.
- Larrotxene Kultur Etxeak antolatuta.
- 18:00: Buruhaundiak eta txokolatada.
- 18:30: Zinten jokoa. Haur zein helduentzat.
- 19:00: Mozorro poteoa Do Ta Ke txaranga girotuta.
- 21:00: Afari Herrikoia.
- Salda, kroketak, entsalada, piper beteak, flana eta kafea.
- 7 € aurretik, 10 € bertan.
- 23:00: Suzko Zezena.
- 23:00: Kontzertua: Las Tipex + Ingo al Deu.
Irailak 15, larunbata. Intxaurrondo Eguna:
- 11:00: Sagardo dastaketa.
- 11:00: Umeentzako zumba eta eskulan tailerra.
- 11:00: Umeentzako III. Xake txapelketa
- 11:00-13:00: Haurrentzako eskalada tailer irekia.
- 12:00: Trikitixa doinuak.
- 12:00: III. Patata Tortilla Txapelketa.
- 12:00: Marmitako lehiaketaren hasiera.
- 14:30: Bazkaria.
- Tomate entsalada, marmitakoa, izozkia eta kafea.
- 16:30: Bazkalosteko kantu saioa.
- 17:00: Buruhandiak eta txokolatada.
- 17:00-19:00: Haurrentzako eskalada tailer irekia.
- 18:00: Herri kirol desafioa.
- 21:00: Saltxitxa eta hanburgesa parrillada.
- 23:00: Suzko zezena.
- 23:30: Kontzertuak: Atom Rhumba + Rukula + Atxurra Sound Band.
Irailak 16, igandea:
- 09:30: II. Boulder txapelketa herrikoia, Letaman plazan.
- 11:00: Intxaurrondo zaharreko Bigarren Eskuko VI. Azoka (intxaurrondotruk@gmail.com).
- 12:00: Haur ikuskizuna: Panpox Kultur Elkartearen eskutik “Baserrian jai”.
- Larrotxene Kultur Etxeak antolatuta.
- 12:00: Futbolin txapelketa plazan.
- Aiton-Amonen etxeak babestuta.
- 14:30: Paellada herrikoia.
- 16:00: Mus txapelketa.
- Erdikoa tabernak babestuta.
- 17:00: II. Boulder txapelketaren finala.
- 19:00: Kontzertua: Maddi Oihenart & Jeremy Garat xiberutarrak.