Erraustegirako martxa eta Ertzaintzaren oldarraldia, iruditan
Gipuzkoa Zutikek Zubietako erraustegirako martxa egin zuen atzo, beste urtebetez. Gora igo aurretik, herri mugimenduko kideek erraustegiaren proiektua gelditu eta hondakinak kudeatzeko sistema alternatiboak martxan jarri zituzten kargu publikoei aitortza publikoa egin zieten, Zubietako frontoian, Iraultza Txikien Akanpada egitasmoaren baitan.
Ondoren, bi zutabetan banaturik, adin guztietako ehunka lagunek mendian gora egin zuten buzo zuriekin jantzitza, baina Ertzaintzak ez zien erraustegiaren eremura hurbiltzen utzi. Poliziak herritarrengana indarrez jo zuen azkenean.
IRUTXULOKO HITZA bertan egon zen, gertatutakoa bideo eta argazkietan jasotzeko.
Erlazionatutako edukiaErtzaintzak Zubietako erraustegirako martxa herritarra indarrez erreprimitu du