Ondare bizia argazki lehiaketa abian da
Argazki lehiaketa bat antolatu dute aurten ere Añorgako Museum Cemento Rezolak eta Irungo Oiasso Museoak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Ondare bizia da lehiaketaren izena eta ondare industrialari so egin nahi diote aurtengoan. Azaldu dute industriala ez direla soilik eraikinak, hau da, fabrikak edo tailerrak, gehiago ere badela: egitura arkitektonikoak, makinaria, lehengaiak ekartzen zituzten garraiobideak, zerbitzu publikoak (merkatuak, eskolak, elizak…)… Lehiaketaren oinarriak Ondarebizia.com webgunean kontsultatu daitezke.
Lehiaketan interesa duen edonork parte har dezake, argazkilaritza zalea edo argazkilari profesionala izan. Betiere, 18 urtetik gorakoak izan beharko dira partaideak. Lau sari banatuko dituzte. Epaimahai profesionalaren lehen saria (400 euro), epaimahai profesionalaren bigarren saria (200 euro), herritarren Internet bidezko epaia (200 euro), herritarren epai presentziala (200 euro).