Amara Berriko espazio publikoa hobetzeko partaidetza prozesua abiatuko dute
Ekin diote lehen faseari Amara Berrin. Helburua da biziberritzea auzoko parkeak, plazak eta bestelako espazioak, auzokoen eta eragile garrantzitsuen ekarpenak aintzat hartuta: bizilagunak, erakunde soziokultural garrantzitsuenak, merkatariak, ikastetxeak… Urriaren 8tik 23ra kalean bertan inkestak egingo dituzte bizilagunen iritziak izateko. «Helburua da begirada desberdinak jasotzea, ikuspegi orokor bat lortzeko», dio udalak.
Udaleko ordezkariek bilera bat egin zuten Paisaje Transversal enpresarekin, hari eman baitiote plana egiteko ardura. Lanaren mugak eta forma zehaztu zituzten. Horrela, udalak dio aukera izango dutela Easo plazako trenbidea lurperatzeko, eta espazio horretan proiektu handi bat garatzeko. Ernesto Gasco zinegotziak adierazi duenez, «kalitatezko partaidetza».
Jarduera handiago bat ere egingo dute: Elkarlaneko mapaketa. Ibilaldi bat egingo dute auzoko kale eta tokirik esanguratsuenetan barrena, arazo nagusiak zein diren han bertan hausnartzeko, eta, ondoren, ideiak eta irtenbideak elkarrekin planteatzeko.